of 77

2 EGITEN Eta EKITEN IKASI 2017 09

Description
2.- EGITEN ETA EKITEN IKASI Sarrera 2.1.- Ideiak sortzeko, erabakiak hartzeko eta adierazteko prozedurak eta jarrerak 2.1.1.- Ekintzara bideratutako ideiak sortzeko…
Transcript
2.- EGITEN ETA EKITEN IKASI Sarrera 2.1.- Ideiak sortzeko, erabakiak hartzeko eta adierazteko prozedurak eta jarrerak 2.1.1.- Ekintzara bideratutako ideiak sortzeko eta erabakiak hartzeko prozedurak eta jarrerak. 2.1.2.- Ekintzara bideratutako ideiak sortzeko eta erabakiak hartzeko teknikak 2.1.2.1.- Ideia-jasa 2.1.2.2.- Galdera-erantzunak 2.1.2.3.- Sinektika 2.1.2.4.- Buru-mapa 2.1.2.5.- Arrain hezurraren diagrama 2.1.2.6.- Amia 2.1.2.7.- Sei kapela 2.1.3.- Adierazpenera bideratutako ideiak sortzeko prozedurak eta jarrerak 2.1.3.1.- Baliabide estilistikoak 2.1.3.2.- Hizkuntzarekin jolastea 2.1.4.- Ebaluazio-irizpideak eta lorpen-adierazleak 2.1.4.1.- Irakaslea 2.1.4.2.- Ikaslea Bibliografia/Webgrafia Eranskina: Komunikazio-adierazpenak 2.2.- Egitasmoak gauzatzeko eta adierazteko prozedurak eta jarrerak 2.2.1.- Egitasmoak gauzatzeko prozedura 2.2.2.- Egitasmoak gauzatzeko teknikak 2.2.2.1. Lehentasunen diagrama logikoa 2.2.2.2. Gantt-diagrama 2.2.2.3. Lanen eta arduren banaketa- taula 2.2.2.4. Aurrekontua 2.2.2.5. Ideometroa 2.2.2.6. Erregistro-zerrenda 2.2.2.7. Ebaluazio-taula 2.2.2.8. Portfolioa 175 2.2.3.- Egitasmoak adierazteko prozedurak 2.2.3.1.- Ahozko aurkezpenak 2.2.3.2.- Aurkezpen idatziak 2.2.4.- Ebaluazio-irizpideak eta lorpen-adierazleak 2.2.4.1.- Irakaslea 2.2.4.2.- Ikaslea Bibliografia/Webgrafia 176 SARRERA Ideiak ekintza bihurtzeko gai izatean datza ekimenerako eta espiritu ekintzailerako konpetentzia. Honako hau adierazten du Europako Parlamentuaren Gomendioak (2006): "Zerikusia du sormenarekin, berrikuntzarekin eta arriskuak hartzearekin, bai eta, helburuak betetze aldera, proiektuen plangintza eta kudeaketa egiteko abileziarekin ere. Pertsona guztiek erabiltzen dute konpetentzia hau eguneroko bizitzan, etxean eta gizartean, eta baita lantokian ere, beren lanaren testuinguruaz jabetu eta aukerak baliatzeko ahalmena izatean; horrez gainera, zimendua da gizarte- edo merkataritza- jarduerak sortzen edo sorrera horretan laguntzen duten pertsonek behar dituzten beste gaitasun eta ezagutza espezifiko batzuk garatzeko". Argi eta garbi bereizi behar dira espiritu ekintzailerako konpetentzia eta enpresa-espiritua. Askotariko ekintzak erabakimenez eta eraginkortasunez abiatzeko edo ekiteko ekimena duen pertsona da "ekintzailea". Oinarrizko Hezkuntzan, espiritu ekintzailea zentzu zabalean garatzea izan behar du lehentasuna, pertsonak bizitzaren dimentsio guztietan jarduteko prestatzea baita haren eginkizuna; horrenbestez, pertsonak bere bizitza osoan gizabanako moduan garatzeko bizi ditzakeen egoera guztietan baliatu behar du ekimena eta espiritu ekintzailea, gizarteko kide aktiboa izanik eta garapen sozial, kultural eta ekonomikoaren eta naturaren garapen iraunkorraren erantzule izanda. Enpresa da ekimenerako esparruetako bat; izan ere, esparru horretan balia daiteke ekimena eta espiritu ekintzailea, aukerak hauteman eta aukera horien alde borrokatzeko, balio berria sortu edo arrakasta ekonomikoa erdiesteko. Ekintzaile izateko, ekintzailetza-prozesu osoa kudeatzeko trebetasunak eta abileziak izan behar dira. Ekintzailetza-prozesua hiru fase hauetan antolatzea komeni da - batez ere, ideiak berritzaileak eta gauzatzen zailak baldin badira - : a) hasierako fasea: ideia edo proiektua aukeratu, plangintza egin eta haren bideragarritasuna aztertuko da; b) garapeneko fasea: plangintza ezarri eta doituko da, horretarako premiarik baldin badago; c) amaierako fasea: ekintzak ebaluatu, emaitzak jakinarazi eta hobetzeko proposamenak egingo dira. Halaber, prozesu osoa autorregulatu behar da, aldagai guztiez jabetuta eta haiek erregulatzen ahaleginduz. Laburbilduz, Oinarrizko Hezkuntzan, ekimena eta espiritu ekintzailea sustatzeko "jardunbide egoki" dira ideiak ekintza bihurtzeko behar diren dohain pertsonalak sustatzekoak; hau da, hezkuntza integral bat sustatzen dutenak, honako osagai hauek barne hartuta: a) jarduerek landu egin behar dituzte hezkuntzako zehar-konpetentzia edo orokor kognitiboak, komunikatiboak, sozialak, afektiboak eta ekintza planifikatu eta kudeatzekoak; b) metodologia aktiboen bidez gauzatu behar dira, egoera esanguratsu eta egokien inguruan; c) arazo-testuinguru errealetan kokatu behar dira; d) ikasteko gogoa eta ikasitako baliabideak modu integratuan erabiltzeko motibazioa piztu behar dute testuinguru horiek; e) eta arazoak konpontzeko beharrezkoa izan behar du, bai ekimena eta espiritu ekintzailea izatea, bai ekintzailetza-prozesua erabiltzea. Beste hitz batzuekin esanda, konpetentzietan oinarritutako 177 hezkuntza da ekimena eta espiritu ekintzailea garatuko dela ziurtatzeko aukerarik onena, baita, modu osagarrian, enpresa-espiritua garatuko dela ziurtatzekoa ere. Ideiak ekintza bilakatzeko estrategia eta prozedurak diziplina-arlo guztietan eta eguneroko bizitzako egoeretan barneratzen dituen neurrian eskuratuko du ikasleak "ekimenerako eta ekiteko espiriturako" konpetentzia. Hots, ekimena eta espiritu ekintzailea duten pertsonen ezaugarri diren dohainak (ideiak izatea, komunikatzea, elkarlanean aritzea, norbera izatea, planifikatzea eta kudeatzea) lantzeko modu koherenteena da dohain pertsonal horiek diziplina-arlo guztietan lantzea. Konpetentziaren osagaiak Prozesu ekintzailearen faseei erreparatuta, honako osagai hauek ditu "ekimenerako eta espiritu ekintzailerako" konpetentziak: 1. osagaia: ideiak sortzea, aukeratzea eta adieraztea (pentsamendu sortzailea) Informazioa sortzeko konpetentzia izango du ikasleak, baldin eta prozesu kognitiboak, aurretiko ezagutzak, nortasun-ezaugarriak eta motibazioa konbinatu, egokitu eta aplikatzen baldin baditu, ideia ugari, askotarikoak, baliagarriak, kualifikatuak eta garrantzitsuak sortzeko. Ideia horien adierazpen dira, besteak beste, arazoen askotariko proposamenak egitea, erabakiak hartzeko unean hainbat aukera formulatzea, gertatzen ari dena zerk eragiten duen azaltzeko hipotesiak egitea eta norberaren ekintzen edo inguruan izandako gertakarien ondorioak aurreikustea. Ekintza sortzailearen funtsezko eragilea da irudimen aktiboa, aparte dauden elementuen artean egin daitezkeen asoziazio mental guztiak egiten baititu; asoziazio horiek, zenbaitetan, metafora bilaka daitezke. Lotura horien bidez, informazio semantikoaren, episodikoaren, numerikoaren, prozedurazkoaren eta espazialaren buru-irudikapen bereizgarriak sortzen dira. Gertatu direnak ulertzen laguntzen dute norberak sortutako ideiek, planteatutako egoerari erantzuna ematen, nork bere jokabidearen ardura hartzen eta autokontzeptu positiboa eta autoestimu baliotsua garatzen. Prozesu sortzaileak lotura estua du egiteko eta ekiteko erabakiak hartzeko prozesuarekin, eta ezin da bereizi aurretik aipatu ditugun pentsamendu analitikoarekin (deskribapena, azalpena...) eta kritikoarekin (argudiatzea, justifikatzea) lotutako komunikazio-prozesuetatik. Komunikazio sortzailerako konpetentzia dugu aztergai atal honetan. Pentsamendu sortzailea kanal ugariren bidez adierazten da, gorputzaren, musikaren, plastikaren, hizkuntzaren eta bestelako adierazpen-kanalen bidez, bai horietako bakar baten bidez, bai horietako batzuen bidez. Hizkuntza-komunikazioaren barruan, adierazpen modu guztiek dute sormenaren arrastoa neurri handiagoan edo txikiagoan: norberaren komunikazioak (egunerokoak, agendak...), komunikazio funtzionalak (eskutitzak, eskabideak, elkarrizketak, jarraibideak...) eta pertsuasiorako komunikazioak (iritzia, publizitatea, iragarkia, eslogana...). Hala ere, irudimena eta fantasia bitarteko dituela, pentsamendu dibergentearen edo albokoaren bidez adierazten da sormenaren arrastoa, sorkuntza poetikoaren, ipuinen, 178 txisteen, hitz-jokoen eta antzeko formulazioen bidez, besteak beste. Euskal Herriko kultura- eremuan, pentsamendu sortzailearen adierazpen pribilegiatua da bertsolaritza. Osagaiarekin lotutako balioen eta jarreren artean, nabarmentzekoak dira ideia berriak garatzeko eta adierazteko sormena eta ideia horiek naturaltasunez adierazteko askatasuna, hitzezko eta hitzik gabeko adierazpen moduak erabiliz. 2. osagaia: ideiak edo proiektuak sortzea eta/edo nork bere gain hartzea, proiektuen plangintza egitea eta haien bideragarritasuna aztertzea. Gauzatu nahi den ideiaren edo proiektuaren gaineko erabakia hartzea da ekintzailetza- prozesuaren lehen urratsa. Ideia edo proiektua norberarena edo besterena izan daiteke. Beti egin behar da plangintza bat arazo konplexuak konpontzeko. Plangintzaren ezaugarriak aldatu egiten dira arazotik arazora, baina plangintza egiteko, honako urrats edo prozedura hauek hartu behar dira kontuan:  Zer lortu nahi dugu? Zer emaitza aurreikusten da?  Zer zeregin/ekintza egin behar da aurreikusitako emaitzak lortzeko?  Zer lotura daude egin beharreko zereginen/ekintzen artean?  Nork eta noiz egingo ditu ekintza/zeregin bakoitza? Eginkizunen eta arduren banaketa eta kronograma.  Zer bitarteko material, tekniko, ekonomiko edo bestelako erabili behar dira?  Nola bilduko dira emaitzen ebidentziak eta nola komunikatuko dira?  Nola ebaluatuko dira emaitzak? Zer irizpideak eta adierazle erabiliko dira emaitzen lorpena ebaluatzeko?  Bideragarria al da egindako plangintza?  Ba al dago proiektua egiteko motibaziorik? Urrats horietako batzuetan teknika eta tresna lagungarriak erabiltzea komeni da; hala nola ideometroak, lehentasunak ezartzeko diagrama logikoak, Gantt diagramak, erantzukizunak banatzeko taulak, aurrekontua, kontrol-zerrendak eta ebaluazio-taulak. Ikasleek beren bizitzako jardun-eremuetan izaten dituzten arazo-egoeren gaineko plangintzak planifikatzeko erabil daiteke azaldu berri den gidoia; alabaina, honako ezaugarri propio hauek dituzte eskolaren esparruan konpetentziak eskuratzeko xedez planteatzen diren arazo- egoerak konpontzeko proiektuek:  Hasierako egoera bat da ekintzaren abiaburua, hari buruzko aurretiazko ezagutzak ematen dira, eta ikasleen egitekoa da egoerari irtenbidea ematea, ezagutza berriak eskuratuta. Ezagutza horien erabilera integratua lagungarri izango zaie hasierako arazo-egoerari irtenbidea emateko.  Erronka egingarria da, baina modu bat baino gehiagotan gauza daiteke.  Erronkari aurre egiteko, jarduerak planifikatu, garatu eta ebaluatu behar dira. 179  Banaka eta taldeka lan egin behar da.  Denbora mugatua ematen da arazoa konpontzeko.  Arazoaren irtenbideak erabilpen praktikoa izan behar du, baina irteera-profilean adierazten diren oinarrizko konpetentzia guztiak garatzea da azken helburua. 3. osagaia: planifikatutako ekintzak gauzatzea eta, beharrezkoa baldin bada, haiek doitzea. Beharrezkoa eta oso garrantzitsua da ideia berriak sortzea eta egungo errealitaterako aukera egokienak diseinatzea, baina errealitate horrek ez du aldaketarik (hobekuntzarik) izango, baldin eta ideia eta aukera horiek gauzatzeko ekintzarik egiten ez baldin bada. Egungo errealitatean bestelako aukerak gauzatzeari ekin nahi bazaio, beharrezkoa da, aukerak gauzatzeko gogoa izateaz gain, haien gauzapenean parte hartzeko konpromiso pertsonala hartzea. Jarduera-plana finkatu ondoren, bete egin behar da; orduan, planaren gauzapenak zer bilakaera duen begiratu behar da, eta ingurunearen bilakaerari erreparatu behar zaio. Horrez gainera, bilakaeraren jarraipena egin behar da, eta, desbideratzeak gertatuz gero, haiek zuzentzeko neurri egokiak hartu behar dira. Planifikatua gauzatzen, kontrolatzen eta hobetzen laguntzen dute honako urrats edo prozedura hauek:  Aurreikusitako eta egindako jardueren kalitate-mailaren jarraipena eta kontrola.  Jarduerak egiteko aurreikusitako denboraren jarraipena eta kontrola.  Eginkizunen, erantzukizunen eta kronogramaren betetze-mailaren jarraipena eta kontrola.  Lanak egitean dagoen motibazio-mailaren jarraipena.  Plangintza aldatzea eta doitzea, premiazkoa baldin bada. Hainbat teknika eta tresna (esaterako, kontrol-zerrendak, Gantt diagrama, eginkizunak eta erantzukizunak banatzeko taula) lagungarri izan daitezke plangintzaren jarraipena, kontrola eta doikuntzak egiteko. Plangintzaren garapenaren kontzientzia hartzen eta prozesua erregulatzen lagun dezakete tresna horiek. Alde horretatik, portfolioa da prozesuen autorregulaziorako tresnarik eraginkorrenetako bat. 4. osagaia: egindako ekintzak ebaluatzea, haien berri ematea eta hobetzeko proposamenak egitea. Egungo errealitatearen bestelako aukerak gauzatzeko ekintzek ondorioak dituzte errealitatean, eragin egiten diote errealitateari. Funtsezkoa da prozesu ekintzaile orok, berrikuntzaren hasierako faseaz gain, ebaluazio-fase bat ere jasotzea, garatzeko fasean egindako ekintzen bitartez errealitatean eragin den inpaktua ebaluatzeko. Era berean, jarduera-planean finkatu diren helburuak eta errealitatean erdietsitakoak alderatu behar dira, eta bete direnen eta bete ez direnen arteko diferentzia kuantitatiboak 180 eta kualitatiboak zehaztu. Horrez gain, planean aurreikusi ez, baina egiaz izan diren bestelako ondorioak zehaztu behar dira. Ebaluazio hori egiteko, ebaluazio-taulak lagungarri izan daitezke alderdi positiboak eta negatiboak ikusteko, baita hobetzeko proposamenak egiteko ere; hala, hurrengo esperientzietarako baliagarriak izan daitezkeen ezaugarriak jaso behar dira, eta hobetu beharrekoak zehaztu. Emaitzak eta hobetzeko proposamenak jakinarazteak garrantzi handia du prozesu ekintzailearen amaierako fase honetan, hala ahozko aurkezpenen bidez (diapositiben eta ikus-entzunezko bitartekoekin batera, egokia baldin bada), nola txosten idatziak eginez (irudiak, grafikoak eta antzeko euskarriak erantsita, behar izanez gero). Azkenik, prozesu ekintzaile osoan, jarrera eta balio hauek landu behar dira: proiektuak eta jarduerak kanpoko presioen eraginik gabe abiarazteko ekimena; sormenez eta irudimenez jarduteko joera; erresilientzia, norbera saiatua eta aldi berean malgua izateko, eta bizkortasunez egokitzeko baldintza eta egoera aldakorretara; helburuak betetzeko motibazioa, erabakitasuna eta borondatea, norberarenak edo beste batzuekin batera ezarritako helburuak diren begiratu gabe. 181 2.1.- IDEIAK SORTZEKO, ERABAKIAK HARTZEKO ETA ADIERAZTEKO PROZEDURAK ETA JARRERAK Sormena, bizitzaren esparru eta egoera guztietan aplika daiteke. Bi esparrutan bereziki jarriko da arreta: a) Ekintzara bideratutako ideiak sortzeko eta kudeatzeko prozeduretan b) Adierazpenera bideratutako ideiak sortzeko prozeduretan. Ideiak sortzeko konpetentzia prozesu kognitiboak, aurretiko ezagutzak, nortasunaren ezaugarriak eta motibazioa konbinatzean, egokitzean eta aplikatzean datza, mota askotako ideia erabilgarri, kualifikatu eta garrantzitsu ugari sortzeko. Ideiak une hauetan sortzen dira: arazoei hainbat irtenbide proposatzean, erabakiak hartzeko garaian hainbat aukera formulatzean, gertatzen ari dena eragiten duten balizko arrazoiei buruzko hipotesiak egitean eta norberaren ekintzen edo inguruan gertatzen denaren ondorioak aztertzean. Irudimen aktiboak funtzio garrantzitsua du sorkuntzan, elkarrengandik urrun dauden elementuen artean ahalik eta lotura mental gehien egitea ahalbidetzen baitu; horietatik, metaforak eta mota askotako informazioen (semantikoa, episodikoa, numerikoa, prozedurazkoa eta espaziala) adierazpen mental garrantzitsuak sortzen dira. Ideiak sortzeak gertatutakoa ulertzen, planteatutako egoerari erantzuna ematen, norberaren jokabideaz ardura hartzen eta norberaz kontzeptu positiboa eta autoestimu baliagarria izaten laguntzen du. Ulermenean oinarritutako pentsamenduak, pentsamendu kritikoak eta pentsamendu sortzaileak, hirurak uztartuta daude. Errealitatea ulertzeko lehen urratsa intuizioaren eta emozioaren bidetik dator, hau da, errealitatea metaforaren eta pentsamendu magikoaren bidez, era globalean ulertzetik abiatzen da. Errealitatea era holistikoan ulertzeko proposamenean oinarrituz, pentsamendu arrazionalak, analisi-sintesiari esker eta pentsamendu kritikoan oinarritutako prozesu kognitiboen eta logikoen bidez (pentsamendu konbergentea), aurreko pentsamendua ontzat ematen du edo baztertzen du. Pentsamendu sortzailea, aurreko bi pentsamenduen artean (intuitiboa eta logikoa) kokatzen da. Ideia berriak ez datoz zerutik, intuizioaren eta arrazoiaren arteko joan-etorrian egiten den hausnarketa prozesuaren ondorio dira. Ideia berria, ordea, bere horretan mantendu daiteke, hala, harago joateko eta bide berriak esploratzeko gogoa edo premia sor daiteke. Kasu horretan, arrazoiaren bidez onetsi beharko den irudimenean oinarritutako intuizio berri baten atarian gaude. Intuizioaren, arrazoiaren eta sormenaren bideak bereizi dira, baina praktikan ez dira errazak bereizten, hirurak bata bestearen jarraian edo sarritan batera egiten baitira. Ekintzara bideratutako ideiak 182 Ekintzara bideratutako ideien sormena zer den esatea ez da erraza, baina lau osagai hauek batera esku hartzen dute: Produktua, Prozesua, Pertsona eta Testuinguruko baldintzen Presioa (4 P): Produktua Testuinguruaren Presioa Prozesua Pertsona  Produktuaren ezaugarriak: bereziki “berria edo originala eta baliagarria edo funtzionala” izatea azpimarratzen da, baina beste ezaugarri batzuk ere aipatzen dira, adibidez, kalitatezkoa, ona (etikoa) eta garrantzizkoa izatearena.  Sormen- eta, oro har, berrikuntza-prozesuetan une eta elementu hauek bereiz daitezke:  Prestakuntza-unea: Sorkuntzaren helburuak finkatzen dira eta horrekin loturiko informazioa eskuratzen da.  Ideia berrien sorkuntza-unea: Sorkuntza-teknikak erabiliz, ideia berriak sortzen dira. Ideia berrien sorkuntzak, sorkuntzaren helburuarekin uztartzen diren heinean, une honetan ez du inolako mugarik, ideia guztiak dira onargarriak. Irudimena, ameskeria, zentzugabekeria onargarria da fase honetan (Pentsamendu dibergentea, albokoa edo laterala).  Ideia berrien inkubazio-unea: Ulermenean oinarritutako prozedurak erabiliz, ideia berriak multzotan edo familiatan antolatzen dira, multzo bakoitzeko ideiak ahal bada osatzen dira, multzoen arteko loturak egiten dira, nolabait ideien unibertsoa osatzen da eta beraien arteko konparazioa, sailkapena, sekuentziazioa, analisia eta sintesia egiten da (Pentsamendu konbergentea, logikoa).  Iluminazioa edo aurkikuntza-unea: Sarritan, inkubazio uneko zurrunbiloaren eta nekearen ondoren, buruari atsedena ematerakoan, halako batean eta uste gabean etortzen da inspirazio-izpia, eta sakabanaturik zeuden ideiak lotu egiten dira eta zentzua hartzen dute. Eureka!  Ebaluazio-unea: Pentsamendu kritikoa erabiliz, aurreikusitako helburua lortzeko, aurkitutako ideia berriaren egokitasuna baloratzen da (Pentsamendu konbergentea, logikoa).  Elaborazioa: Aurkitutako ideia berria planifikatzen, aplikatzen, ebaluatzen eta komunikatzen da (Pentsamendu praktikoa). 183  Pertsona sortzailearen ezaugarriak hauek dira: pentsamenduaren aldetik, malgutasuna, ideien arteko loturak egiteko eta analogiak ikusteko erraztasuna; nortasunaren aldetik, norberaren gaitasunaren kontzientzia, independentzia, kemena, ausardia, umorea, norberaren buruarekiko kontrola, zehaztu gabeko egoeren onarpena; ezagutzaren aldetik, gaiari buruzko ezagutza, sortzeko prozedurak eta teknikak menderatzea.  Presio hitzarekin, sorkuntzarako testuinguruaren baldintzen ezaugarriak gogoan hartzen dira. Batetik, baldintza pedagogikoen aldetik, ikasteko egoerak irekiak eta malguak badira, sortzeko aukerak ugariagoak izango dira; antolaketaren baldintzen aldetik, denboraren eta espazioaren antolaketa malgua bada, sortzeko erraztasuna handiagoa izango da; baldintza sozialen aldetik, gurasoen eta eskolaren giroa edo ekosistema sorkuntzaren aldekoa bada, sorkuntzarako presioa handiagoa izango da. Atal honetan, sormenaren bigarren osagaian, hau da, prozesuan, zentratuko gara. Prozesuko une eta elementu horiek ez dira guztiak beti behar, eta ez dira hurrenkera horretan ere beti suertatzen. Une horien artean, atal honetan, bereziki 2., 3. eta 5. uneak, hau da, ideia berriak sortzeko, ideia berrien arteko loturak egiteko eta ebaluatzeko prozedurak eta teknikak lehenesten dira. Sormenaren eragina bizitzaren esparru eta egoera guztietan aplika daiteke. Bi esparrutan bereziki jarriko da arreta: a) Ekintzara bideratutako ideiak sortzeko eta kud
We Need Your Support
Thank you for visiting our website and your interest in our free products and services. We are nonprofit website to share and download documents. To the running of this website, we need your help to support us.

Thanks to everyone for your continued support.

No, Thanks